Gure Esku Dagok hainbat ekintza antolatu ditu astebururako
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba lotuko dituen giza katearen harira, hainbat ekintza antolatu ditu Gure Esku Dagok asteburuan Busturialdean.
Bihar, aurkezpena egingo dute Gernika-Lumon; etzi, Herritarren Ituna landuko dute Bermeon; domekan berriz, Forua jaialdia egingo dute udaletxe parean.
Ekainaren 10ean egingo den giza kateari buruzko ekitaldi asko antolatu dituzte azkenaldian eskualdean, eta horrela jarraitzeko asmoa dute hiru herrialdeak batuko dituen eguna heldu bitartean. Ean eta Muruetan izan ziren, joandako asteburuan Gure Esku Dagokoak.
Asteburuko egitaraua:
Gaur [Apirilak 20]:
– Gernika-Lumo. Aurkezpen ekitaldia Merkurion, 20:30ean.
Bihar [Apirilak 21]:
– Bermeo. Herritarren Ituna lantzeko deialdia deitu dute 12:00etan Kultur Etxean.
Domeka [Apirilak 22]:
– Forua. Udaletxe parean jaialdia egingo dute.