Lekeitioko Udalak eta Segurtasun Sailak lankidetza hitzartu dute
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako eta koordinaziorako prozedurak eta bidea arautzen ditu akordioak. Premiei erantzun hobea ematea du helburuEstefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Koldo Goitia Markuerkiaga Lekeitiok...
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako eta koordinaziorako prozedurak eta bidea arautzen ditu akordioak. Premiei erantzun hobea ematea du helburu
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Koldo Goitia Markuerkiaga Lekeitioko alkateak Ertzaintzaren eta Lekeitioko Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako eta koordinaziorako prozedurak eta bidea arautzeko hitzarmena sinatu zuten atzo, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Akordioaren helburua lurraldean erabilgarri dauden polizia baliabideak optimizatzea eta herritarrek segurtasun publikoaren arloan dituzten premiei erantzun hobea ematea dela adierazi zuten.Sinatu duten agiriak gogora ekartzen du legeak polizia koordinaziorako batzordeen figura sortzea eta polizia lankidetzako hitzarmenak sinatzea aurreikusten duela, eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetza tresnen beharra hainbat faktoreren ondorio dela jasotzen du, «batak zein besteak egin beharreko funtzioak edo funtzio partekatuak egotearen ondorio, lurraldean eginiko funtzio batzuk elkarren osagarri izatearen ondorio, berezko eskumenak gauzatzeak lurraldetik kanpo ere eragina izan ahal izatearen ondorio eta lurraldean dauden polizia baliabideak optimizatzeko aukeraren ondorio».
Polizia operazioetan batera jarduteko protokoloak edo planak prestatu ahal izateko aukera ere jaso dute, «poliziaren eraginkortasun handiagoa lortzeko eta bi polizia kidegoetako agenteen lankidetza beharrezkoa denean». Era berean, bi polizia kidegoek erregularki informazio erabilgarria partekatzea adostu dute, delituei aurrea hartzeko eta herritarren segurtasuna hobetzeko.