274 mendizalek egin dute Markina-Xemeingo 53. Ibilaldi Neurtua
Antolatzaileek espero baino jende gehiago animatu zen azken orduan. 126 ibiltarik egin dute martxa luzea eta 146k laburra. Parte hartzaileak «gustura» ibili diraEguraldi onak animatuta, 272 lagunek egin zuten domekan Artibai Mendigoizale Taldeak anto...
Antolatzaileek espero baino jende gehiago animatu zen azken orduan. 126 ibiltarik egin dute martxa luzea eta 146k laburra. Parte hartzaileak «gustura» ibili dira
Eguraldi onak animatuta, 272 lagunek egin zuten domekan Artibai Mendigoizale Taldeak antolatutako 53. Ibilaldi Neurtua. Ibiltari askok eman zuten izena azken momentuan Markina-Xemeingo martxarako. 126k egin zuten martxa luzea, eta 146k osatu zuten ibilaldi laburra.07:30ean abiatu ziren martxa luzekoak Markina-Xemeindik, eta hiru autobus bete jende joan zen Aulestiko Zubero auzora martxa txikia han hasteko.
Martxa luzekoak bizkor ibili ziren. 2 ordu eta 44 segundotan amaitu zuen 26 kilometroko ibilbide luzea bizkorrenak. Denbora gehien egin zutenak ere, 5 ordu eta 57 segundotan amaitu zuten martxa. Ume eta guraso askok parte hartu zuten, berriz, 10 kilometroko ibilaldi laburrean. 2 ordutan eman zuen Zuberotik eta Markina-Xemeinerainoko buelta bizkorrenak, baina lasai eta bideagaz gozatzen joan ziren gehi- enak; 4 ordu eta 33 segundotan osatu zuten azkenek martxa.
Balorazio ona
Parte hartzaileek «gustura» ibili zirela nabarmendu zuten amai- eran, eta espero baino basa gutxiago aurkitu zutela azaldu zuten. Horrez gain, ibilbidea polita izan zela ere aitatu zuten.
Markina-Xemein inguruko ibilbideak erakusten dituen zamau babesa izan zuten opari parte hartzaileek amaieran. «Azken momentuan jende askok izena eman zuenez, denek ez zuten oparia atzo jasotzerik eduki», zehaztu dute antolatzaileek. Horiek guztiek hamabost egun barru jaso ahalko dute dagokien oparia Markina-Xemeingo Loirats mertzerian.