10:00etan emango diote hasiera Ibarrurin bertan. Ohitura legez, autoetan osteratxoa emango dute lehenengo.
10:30ean irtenda Dudoleta, Urrutxu, Mendata, Nabarniz, Ereño eta hondartzetatik buelta bat emango dute eguna ondo hasteko.
12:30ak aldera Ibarrurira heldu, eta luntxa edukiko dute. Ondoren, Zamudio Racing Taldeko Iñigo Lazarok eta bere taldekide batek
trialeko motorren ikuskizuna eskainiko dute. Horrekin batera, motor klasikoen erakustaldia egingo dute.
Azkenik,
15:00etan Ibarruriko Txokoan bazkaria izango dute.
Zamudio Racing taldeko Iñigo Lazarok iaz trialeko motorragaz egindako erakustaldia.