Udalaren web orrialdetik erreserbatu daitezke udal instalazioak
Aste honetatik aurrera, Eako Udalaren instalazioak www.eakoudala.net webgunetik erreserbatu ditzakete herritarrek.Gelaren bat erreserbatu nahi izanez gero, hortaz, web orrian sartu, eta Instalazioak erreserbatu dioen koadrotxoa sakatu behar da. Horrela...
Gelaren bat erreserbatu nahi izanez gero, hortaz, web orrian sartu, eta Instalazioak erreserbatu dioen koadrotxoa sakatu behar da. Horrela, bertan dagoen fitxategia beteta erreserba eginda geratuko da.
Ondoren, kultur teknikariak erreserba eginda dagoela baieztatuko dio erabiltzaileari, eta behar izanez gero, txarteleko baimenak aldatuko dizkio.
Zerbitzua astelehenean jarri zuten martxan, baina herritarrek orain arte moduan kultur teknikariari zuzenean eskatuta ere erreserbatu ahal izango dituzte udal instalazioak.