Bermeo eta Bakio batzen dituen errepide zaharrean, Nestor Basterretxearen
Matxitxakoko Guda eskulturaren ondoan egingo dute ekitaldia,
12:00etan.
Euzkadiko Gudontzidia 900 gudari inguruz osatuta egon zen, horietako 138 Busturialdeko bizilagunak izanik. Aurten 81 urte betetzen dira Matxitxakoko gudatik.
Ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren bozemaile eta sailburu Josu Erkoreka, Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro eta PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia izango dira.
Dokumentua: