Bermeoko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barnean,
umeentzako jolasgune estalia izan da herritarrek aukeratu duten proiektua. Honen nondik-norakoak lantzeko Bermeoko Udalak ume eta nagusiekin
tailerra egin ondoren,
Erreten Lameran kokatuko den jolasgune estaliaren aurreproiektua osatu eta orain herritar guztiei euren ekarpenak egiteko aukera eman zaie,
apirilaren 20ra arte.
Aurreproiektuaren diseinuak. Argazkia: Bermeoko Udala.
Udalaren webgunean aurreproiektua ikusteko aukera izango da. Hemen, aterpe-gunerako planoak, materialak, altzariak eta bestelako azalpenen berri izan ahalko dute herritarrek, eta noski, aurreproiektua aztertu eta
balizko iruzkinak egiteko aukera edukiko dute. Proposamen hauek
urigintza@bermeo.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota
Berhaz bulegoan aurkeztu.
Epea bukatu eta iruzkin guztiak bildutakoan, teknikoek proposamen horiek bideragarriak diren aztertuko dituzte eta hauek proiektura gehitzea posiblea den ikusiko dute.
Aurreproiektuan, egun euritsuetan umeek jolastu ahal izateko
310 m2ko estalitako gunea proposatzen da. Estalki garden bat ezarriko dute, eta hau baso itxurazko paisaian barneratuko diren metaleko zutoin batzuek eutsiko dute.