Eneperitik Gaztelugatxera doan bidea itxi du Aldundiak
Bizkaiko Foru Aldundiak Eneperitik Gaztelugatxera bitartean dagoen errepidea ixtea erabaki du, zola konpontzeko lanak egingo dituztelako.
Bidea hiru hilabete eta erdiz itxita egongo da. Gaur egungo trazatua eta zabalera mantenduko dituzte, bidea zolatuz eta hau egokituz. Zola honetan bertako harri bat erabiltzeko asmoa dute: “Matxitxakoko harria”. Horrekin batera, zurezko hesia berrituko dute, hainbat jarleku jarriko dituzte, eta inguru guztian espezie autoktonoak landatuko dituzte.
Aipatu hobekuntzez gain, Gaztelugatxeko ermitarako harrizko igoeran dauden harresi-tarte batzuk eta beste zenbait puntutan hondatuta dauden harlangaitzak konponduko dituzte. Horiek garbitu eta berregingo dituztela adierazi dute, eta horretarako erabiliko duten materiala orain dagoenaren antzekoa izango da. “Hortaz, artisau-lana egingo da, eskuz landua”.
Lanotarako 226.847,11 euroko aurrekontua dutela jakitera eman du aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Sailak.