Eguerdian hasita,
Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkartekoek Bizitza osasuntsua izateko keinu txikiak mahai informatiboa antolatu dute gaur
Lameran. Martxoaren 31n ospatu zen Koloneko Minbiziaren Eguna, eta horren harira ezarri nahi izan dute gune informatiboa elkartekoek. Bertan, laranjak banatu dituzte informazio eske hurbildu direnei,
“elikadura osasuntsu” bat mantentzearen garrantzia azpimarratzeko koloneko minbiziari aurre egiteko neurri bezala.
Datorren asterako, berriz, hitzaldia antolatu dute elkartekoek, ‘Elikadura eta minbizia, zer dio zientziak?’ izenarekin. Hitzaldia kultur etxean emango da datorren martitzenean, 17:00etan.
Argazkia: Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkartea.