Minbiziari buruzko bi ekitaldi antolatu dituzte Bermeon
Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak mahai informatiboa eta hitzaldi bat antolatu ditu egunotarako.
Eguenean [apirilak 12] Lameran 12:00etan hasiko da Bizitza osasuntsua izateko keinu txikiak deitutako mahai informatiboa.
Elikadura eta minbizia, zer dio zientziak? hitzaldia, berriz, datorren asteko martitzenean [apirilak 17], 17:00etan, emango dute kultur etxean.