Izaro Sub taldekoek emaitza onak lortu dituzte Bizkaiko Urpeko Arrantza Txapelketaren lehen proban
Ondarroa eta Lekeitio artean lehiatu zuten lehen saioa, zapatuan. Bizkaiko hainbat taldetako 24 urpekarik parte hartu zuten proban.
Ondarroako portutik Lekeitioko santa katalina itsasargirarte izan zuten mugatuta txapelketako arrantza esparrua.
09:00tan eman zioten hasiera lehiari, eta lau orduz egon ziren uretan; 13:00tan bukatu zuten proba. Jakitera eman dutenez, lehen saio honetan ez zuten inolako arazorik eduki.
Lehorreratu ostena, arrain pisaketa Ondarroako arrain kofradia azpian egin zuten, eta jende ugari bertaratu zen, giro ezin hobean.
Bermeoko Izaro Sub taldeko Jon Mikel Bikandi durangarra izan zen onena; 14 arrain harrapatuta, 28.469 puntu lortu zituen. Patxi Unda armintzarra sailkatu zen Bikandiren atzetik, 26.313 puntugaz (13 arrain). Izaro Sube-ko Irkus Lopez De Abetxuko eatarra hirugarren sailkatu zen, 24.072 (12 arrain). Talde bereko Lander Aurrekoetxea bermeotarra zortzigarren sailkatu zen, 14.022 puntugaz (7 arrain).
Arrain handienari saria Patxi Undarentzat izan zen 2,095 kg ko lasun bat arrantzatuta.
Apirilaren 22an [domeka] lehiatuko dute Bizkaiko bigarren proba, Zierbenako uretan. Bertan erabakiko da Euskadiko txapelketan parte hartuko duten arrantzaleak nortzuk izango diren.
Aurtengo finala Gipuzkoan izango da. Hain zuzen, maiatzak 12an eta 13an Oriok hartuko du Euskadiko Txapelketaren finala.