Mendatako probaleluan lehiatu zuten txapelketa domeka arratsaldean.
Irabazleak 48 untza egin zituen, eta bost untza gutxiagogaz Urrola sailkatu zen bigarren. Miren Olabarrieta hirugarren sailkatuaren astoak 42 untza, 3/4 eta 1,70 metroko marka egin zuen.
2017an jokatutako proba ofizialetan puntu gehien bildutako hiru zaldiak sailkatu dira finalera.
Mendatako Udalak, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mendatako Kirolzaleak Oilargane Elkarteak elkarlanean antolatu dute finala.
Argazkia: Kirolzaleak Oilargane Elkartea.
Herri kirol honek dauzkan tradizioak eta sustraitzeak eta finalen ikusgarritasunak bat egin zuten Mendatan. Asto probetan Bizkaian erreferente da udalerria. Besteren artean, Erregenetako Asto Probak lehiatzen dituzte (aurten 51. urtez egin dituzte), eta hainbat urtetan hartu du Bizkaiko finala.