Poltsa organikoen makinak ipiniko dituzte Lea-Artibain
Lea-Artibai Amankomunazgoak apirila amaieran poltsa organikoak eskuratzeko makinak ipiniko ditu organikoaren bilketa bereizten duten herri batzuetan; Markina-Xemeinen, Artibai 4an; Lekeition, Merkatu Plazan; eta Ondarroan, Alamedako udal zerbitzu orok...
Makinak ipintzeko erabakia herritarrek agertutako kezken haritik datorrela azaldu dute. «Herritarrek kezka adierazi dute poltsak amaitu eta gero berriak nola lortu ez zekitelako». Zehaztu dutenez, txarteldun bakoitzak bi hiletik behin 37 poltsako sorta bat eskuratu ahalko du.
Organikoa bereizten duten gainerako herrietako bizilagunek euren herriko udaletxean eskatu ahalko dituzte.