Herri kirol desafio eta guzti datoz Galdona auzoko Pazko Txiki jaiak
Pazko Txiki jaiak ospatzeko prest daude Mutrikuko Galdona auzoan. Ohi bezala, astelehenean ospatuko dute jaietako egun handia, eta egingo diren ekimenen artean herri kirol desafioa izango da deigarriena.18:00etan hasiko da herri kirol jaialdia, taberna...
18:00etan hasiko da herri kirol jaialdia, taberna aurrean. Josu Urbieta harri jasotzaileak hiru harrirekin egingo du lan saioa, eta, ondoren, aizkora eta korrika duelua egingo dute Ugaitz Mugertzak eta Aratz Mugertza eta Aimar Aierbek osatutako bikoteak. Sei kanaerdi moztu eta bi kilometroko zirkuitua bete beharko dituzte korrika.
Astelehenean Galdonara doanak egun ederra igarotzeko aukera izango du. Urteroko ohiturei jarraituz, 12:00etako mezarekin hasiko dituzte ospakizunak, eta, ondoren, Mañukorta eta Seberio bertsolarien saioak bazkal aurreko uneak alaituko ditu. Arratsaldean, Gorritiren animalien saio berezia egingo da herri kirol erakustaldia amaitu orduko. Eta eguna amaitzeko, arkumearen zozketa egingo dute.
Egun handia Pazko Astelehenean ospatuko badute ere, 44. Tute Txapelketa eta 4. Mus Txapelketa egingo dituzte bihar eta etzi, hurrenez hurren, 16:30ean hasita.