Pare bat berrikuntzagaz dator aurtengo edizioa.
Gazte mailako zestalariak bakarka lehiatuko dira (orain arte bikoteka aritzen ziren).
Zazpi izango dira: “Bat baten kontra ariko dira. Zenbakiak 1etik 7ra edukiko dituzte. Euretako hiru berriak dira; kadeteak dira, federatuak, eta horiek ere aukera izatea gura izan dugu”, azaldu dute Edorta Basterretxea eta Gonzalo Beaskoetxea Jai Alai Eskolako arduradunak.
Goizean aurkeztu dute autengo kiniela amerikar txapelketa.
Denak gernikarrak izango dira: “Gure lana gure mutilak aurrera ateratzea da, eta maila oso altua dugula ikusten dugu”.
Gazte mailako parte hartzaileen artean, lau oso onak direla azpimarratu dute. Esaterako, Urko Lekerikak eta Iñigo Undak Euskadiko txapela irabazi dute. “Eurekaz ibili diren Ibon Urrutxuak eta Aritz Arratibelek ere txapelketa oso ona egin dute. Lau gazte horiek maila oso altua dute”.
Nagusi mailan
hamabi pilotari izango dira. Horien artean daude Gonzalo Beaskoetxea eta Mikel Manzisidor puntista ezagunak. “Beaskoetxea profesionala da, eta eskolako mutilei lagunduko die. Luxua da profesional bat kiniela hau jokatzen edukitzea. Manzisidor ere profesional izateko bidean egon zen, eta joko oso ona dauka”.
Aurten ere Eguen Santu eta Bariku Santu egunetan lehiatuko dituzte lehenengo partiduak. “Herrian jende gehiago dagoela aprobetxatu gura dugu, bertokoek zein kanpotik datozenek kiniela motako zesta ikus dezaten”.
X. Barikuetan Jai Alai Amerikar Kiniela Txapelketan
sei funtzio egongo dira, eta sarrera doakoa da.
Aste honetan funtzio bikoitza izango dute (bihar eta etzi), eta hurrengo lau barikuetan lehiatuko dituzte gainontzekoak. Hortaz,
apirilaren 27an jokatuko dituzte
finalak.
Betiko moduan, funtzio bakoitzean
Eusko Label otzara bana zozkatuko dute.