Inspirazioa beharrezkoa da edozein artistarentzat, teknikaz haratago, zer landu erabaki behar duelako, eta batzuetan hori izaten da lanaren adierazgarriena bezain zailena; zer eta nola margoztearen erabakia, alegia.
Badira gerraren tragedia margoztu izan duten artistak,
Picasso da ezagunena eskualdean. Malagan (Andaluzia, Espainia) jaiotako artistak margoztu zuen
Guernica, eta lan hori da Felipe Alarcon artista kubatarraren
inspirazio iturria.
Joan den urtean, Picassoren lanaren 80. urteurrenaz ohartuta, bonbardaketaren inguruan dokumentatzen hasi zen Alarcon. Tarte horretan gainera, Ricardo Abaunza Gernika-Lumoko Kultur Etxeko zuzendaria artistagaz hartu-emanetan jarri zen, eta bonbardaketaren
81. urteurrenera begira Gernika-Lumoko bonbardaketan oinarritutako bilduma egitea adostu zuten.
Kubismoaren eta surrealismoaren teknikak erabilita Picassoren lanaren perspektiba garaikidea ematea lortzen duen bilduma egin du; Kultur Etxean m
aiatzaren 8ra arte ikusgai dagoena.
Felipe Alarconen erakusketako lan bat
Gernika, la bestia indomable deituriko bilduma
23 margolanek osatzen dute. Urtebeteko lanaren emaitza den erakusketa bere osotasunean aurkezten den lehen aldia da honakoa. Bertan, errekurtso tekniko asko ikus daitezkeen margolanak aurki daitezke; ohikotasuneko teknika zein materialak alde batera uzten dituena.
Espainian 20 urte daramatza Kubako artistak,
eta zenbait bakarkako sari jaso ditu Europa eta Estatu Batuetako hirietan.
Gernika-Lumoko bonbardaketan oinarritutako erakusketa hau apirilean izatea “ezinbestekoa” ikusi zuten artistak eta Kultur Etxeko zuzendariak: “Beharrezkoa zen lan hau apirilean eta Gernika-Lumon aurkeztea, hilabete hori oso berezia izaten baita herrian”.
Alarconi gaztetatik iruditu izan zaio Picassoren lana “oso interesgarria” eta hori jakinarazi du aurkezpenean: “Picassoren lanek ikasle garaian markatu egin ninduten, eta Espainiara iristean, Gernika-Lumoren bonbardaketaren berri izan nuen”.
Apirilaren 26an gertatutakoa aztertuta eta bonbardaketaren inguruko dokumentazio lanak eginda, Gernika-Lumo hil ez den herri bat dela azaltzeko, metafora bat egin du Alarconek: “Bonbardaketa gainditu izatea, pizti baten bizitasunagaz erlazionatzen dut nik. Gernikan bizitasuna agerian dagoelako, eta giro edarra nabaritzen delako egin dut pizti eta herri biziaren arteko metafora”.
Herria piztiagaz alderatu ez ezik, Picasso bera ere horrela definitzen du Alarconek: “
Picasso piztia bat da, egin zuen margolanak herritarren mina islatzea lortu zuelako”.
Picassok
Guernica margolanagaz islatzea lortu zuena azpimarratu nahi izan du artistak bere lanean. Horregatik, “herritarren mina” eta “bizipena” bere lanean sartzen saiatu dela aditzera eman du artistak.
Erakusketako obrak. Picassok margotutako «herritarren minaz» gain, gaur eguneko ezbeharrak “presente” eduki ditu artistak bere lanak egiteko orduan; Bartzelonan (Katalunia) gertatutako etentatuaren gertaera, adibidez.
Erakusketa Kultur Etxean. Felipe Alarcon
Gaur egungo gatazkak kontuan izan dituen arren, erakusketa “Gernika-Lumoko
herriari zuzendutako omenaldia” dela adierazi du, “ezbeharretik altxatzearen” eredu delako. Baita Picassori, “XX.mendeko artista esanguratsuena” izatearren.
Lan guztiak “bereziak” dira artistarentzat, baina lanik handiena azkenak eman diola jakinarazi du; bildumako obra guztiek transmititzen dutena “bildu” duelako horretan.
Bildumako lan bakoitzak bonbardaketako momentu jakin bati egiten dio erreferentzia; baita Picassori ere. Herritarrak maletak eskuan dituzten lanak beldurra adierazten du, alde egiteko nahia. Picassoren aurpegiak berriz, bonbardaketaren errealitatea irudikatu zuenari egiten dio erreferentzia. Eta, azkenengo lanean, herriaren «susperraldia» irudikatu du artista kubatarrak, bonbardaketatik aurrera atera den herriari omen eginez.