Iazko maiatzaren 21ean egin zuten lehenengoz
Gu be zuek gara jaialdi solidarioa, eta aurten data berari eutsi diote.
Maiatzaren 20an izango da; iaz olatu horiak hartu zuen Gernika-Lumo, eta oraingo honetan marea urdina izango da eguneko protagonista.
Iazko jaialdi solidarioak jendetza bildu zuen.
Haurren Minbiziaren Humanizazioa eta Ikerketarako, eta Hezur-muinaren Dohaintzari zabalkundea emateko jaia da; hain zuzen, La Cuadri del Hospi elkarteak, Gernika-Lumoko Borja del Rio eta Roberto Rivas herritarrek, eta bertako hainbat laguntzailek bultzatutakoa.
Aurtengo helburua tratamendu onkologikoan dauden haur eta nerabeentzat eta familientzat Barakaldoko Gurutzeta auzoan a
rnasgune izango den itxaron gela bat egokitzea da. Gela hori ospitaletik kanpo sortzeko ideia La Cuadri del Hospiko kideek izandako esperientzia pertsonala kontuan hartuta, eta tratamendu onkologikoak jasotzeko faseren batean daudenen gurasoek egindako eskaeren ondorioz sortu da.
Gaur gaurkoz, Gurutzetako Ospitaleko Hematologia eta Pediatria Unitateak ez du halako gunerik; ez dira, hortaz, gaixoek eta familiek erosoago itxaroteko gutxieneko baldintzak betetzen.
Diruz laguntzeko modu bat, 5 euroren truke donazio moduan jasotzea da. Iaz, hainbat kirol dendetan jarri zituzten, baina orain
Ocho de Enero Kaleko 9. zenbakian eskuratu daitezke.
Dendaren ordutegia:
- ASTELEHENETAN: 09:30etik 12:30era.
- MARTITZENETAN: 17:00etatik 19:00etara.
- EGUENETAN: 17:00etatik 19:00etara.
- BARIKUETAN: 09:30etik 11:45era eta 18:00etatik 19:30era.
- ZAPATUETAN: 10:30etik 13:30era.