Erabiltzaileen artean zozketak egingo ditu Mutrikuko liburutegiak
Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna. Horren harira, Mutrikuko liburutegian zozketak egingo dituzte.Liburu elektroniko bat (26 urtetik gorakoen artean), tablet bat (13-25 urte bitartekoe...
Liburu elektroniko bat (26 urtetik gorakoen artean), tablet bat (13-25 urte bitartekoen artean) eta bi liburu sorta (0-12 urte bitartekoen artean) zozkatuko dituzte. «Martxoaren 26tik apirilaren 27ra bitartean liburuak maileguan eramaten dituztenen artean egingo dira zozketak».
Beste alde batetik, Aste Santuko oporrak direla eta, liburutegi orokorra itxita egongo da martxoaren 29tik apirilaren 2ra. Haur liburutegia hilaren 6ra arte egongo da itxita.