Hileetako lanen ondorioz, Mestikabaso kaleak itxura berria du orain; izan ere, Gernika-Lumoko Udalak “oinezkoak erosoago ibiltzea” ahalbidetzeko, espaloia handitzeko erabakia hartu zuen. Hain zuzen, Mestikabaso 11 zenbakitik 45 zenbakiraino doan 330 metroko espaloia aldatu du, zabaleran tamaina bikoiztuz. Gainera, bizikletak bertatik igarotzeko bidea ere egin dute.