Klase elkartasuna indartzeko espazio bat bezala eraiki nahi dute okupatutako eraikina
Egurre Gazte Asanbladako kideek Gernika-Lumoko Azokakalea kalean kokatutako eraikina okupatu zuten joan den astean; pasealeku ondoan dagoen bost solairuko eraikina da. Gazte Asanbladaren proiektua aurrera eramateko urteak hutsik zeramatzan eraikina okupatzea erabaki zuten asanbladako kideek, eta horrela egin zuten.
Zapatu eguerdian baina, leihoetan ikusgai dauden kartelak atera zituztenean bihurtu zuten ofizial okupazioa.
Jabetza pribatua suntsitu, komunala eraiki leloagaz zintzilikatutako pankartaren bidez ezagutarazi zuten egindakoa.
Okupatutako Gernika-Lumoko eraikina.
Autogestioan oinarritutako lekua bihurtu nahi dute eraikina, eta helburu horregaz okupatu dutela jakinarazi dute: “Okupazioa gure proiektua gauzatzeko tresna moduan ulertuta, jabetza pribatua jabetza kolektibo bihurtuz, eta espekulazio eta interes burgesen gainetik, klase elkartasuna indartzeko espazio bat eraiki nahi dugulako okupatu dugu eraikina”.
Egurre Gazte Asanbladako kideek
klase elkartasuna indartzeko espazio bezala antolatu nahi dute erakin handia. “Ez da espazio itxia izango, komunitateari zuzendutako lekua izango da. Langile klasearen beharrizan eta nahiak beteko dituen tresna izatea da gure asmoa”, adierazi dute asanbladako kideek.
Arrazoiak. Krisialdi garaia uste baino “luzeagoa” eta “sakonagoa” dela uste dute eraikina okupatu dutenek, eta pentsiodun, ikasle, gazte, emakume, etorkin eta langile klaseengan “antolakuntza beharra” sortu duela esan dute. Hori horrela, kasu horiek “orokortasunean eta burgesiaren eraso moduan” ulertzen dituzte asanbladako kideek,
langile botere antolatua ezinbestekoa ikusiz.
Egurre Gazte Asanbladakoek
“babes eta elkartasun” sarearen habia erakiki nahi dute: “Eztenkadaz eztenkada guk eraikitako erlauntzak berreskuratu eta erle-erregina oro desjabetuko dugu!”.