Bermeo hurbilago daukate jada, Ardoa eta Arrainaren ibilbidea egiten ari diren mendizaleek.
Zazpi etapetatik hiru egin dituzte, azkena domekan egin zuten. Albainan hasi zuten ibilbidea, eta 23 kilometro egin ostean, Estibalizera iritsi ziren, hirugarren etapako helmugara.
Mendizaleak domekako ibilbidean. Argazkia: Sollube 707
Sollube 707 mendizale taldekoek azaldu dutenez, bide guztian aterkina ez zabaltzeko moduko euri tantak eduki zituzten, “ibiltzeko eguraldi ona”, hortaz.
Okinan egin zuten geldialdia ogitartekoak jateko, eta 16:30ean heldu ziren Estibalizera.
Laugarren etapa apirilaren 15ean egingo dute,
Estibalizetik Legutiora. 28 kilometroko ibilbidea egin beharko dute izena ematen duten horiek. Antolatzaileek azaldu dutenez, “hirugarren etapa egin duten guztiek eman dute laugarren etapa egiteko baiezkoa”.