Gastronomia Vasca/Avia taldeko txirrindulari bizkaitarrak 11 segundo atera zizkion Ekin/SC Amorebieta taldeko Mikel Agirrebeitiari. Eta irabazlearengandik 35 segundora sailkatu zen Loiumat-P.G taldeko Mikel Hernandez.
Zapatuko podiuma.
Argazkia: Gernikesa Txirrindulari Elkartea.
Bi ordu, hamabost minutu eta 53 segundotan amaitu zuen lasterketa Barrenetxeak.
Mendiko eta tarteko helmugako sailkapenean ere bera izan zen lehenengoa.
Lehen hiru helmugaratuen ostean, bi minutu eta 34 segundoko tarteagaz bederatzi laguneko taldea heldu zen.
Gernikesa Txirrindulari Elkarteak Mendatako Udalaren babesagaz antolatzen duen lasterketa
83 txirrindularik lehiatu zuten zapatuan. Baina, 25 txirrindulari sailkatu ziren; gainontzekoak denboraz kanpo ailegatu baitziren helmugara.
Junior mailako proba honetan eskualdeko ordezkariek ere parte hartu zuten. Hain zuzen, Basati Bike taldeko
Lander Lartitegi busturiarra zazpigarren sailkatu zen. Haren taldekide Mikel Gonzalez eta Asier Unionabarrenetxea hamaseigarren eta hamazazpigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Gonzalez irabazlearengandik sei minutu eta hogei segundora helmugaratu zen, eta Urionabarrenetxea sei minutu eta 32 segundora.