Zapatuan egin zuten Traineru Kluben Elkartearen batzarra, eta aurtengo denboraldiko
egutegia onartu zuten.
Eusko Label Ligan hemeretzi estropada zehaztu dituzte, eta
Euskotren Ligan hamalau izango dira aurten. Hain zuzen, horixe da aurtengo nobedade nagusia; emakumezkoek iaz baino estropada gehiago lehiatuko dituzte.
Ekainaren 23an edo 24ean hasiko da Eusko Label Liga, Bilboko IX. Banderagaz, eta hurrengo asteburuan hasiko dute Euskotren Liga. Ekainaren 30ean XVII. Bandera Ayuntamiento de Sestao lehiatuko dute, eta biharamunean Zierbenan elkartuko dira arraun taldeak, 35. Petronor Banderan.
Irailaren 15ean izango da 36. Bermeo Hiriko Bandera, eta ohitura legez, biharamunean Portugaleten lehiatuko dute azken jardunaldia. Halaber, asteburu honetan jokatuko dituzte play off-ak.