Bermeoko Udalak ekitaldi instituzionala egingo du Aberri Egunean
Urtero bezala, Aberri Eguna ospatuko dute Euskal Herriko hainbat txokotan; tartean, Bermeon. Udalak ekitaldi instituzionala egingo du. 12:00etan batuko dira Goiko Plazan, han Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek adierazpen instituzionala irakurriko du.
Herritarrei parte hartzeko deia egin die, “euskaldun guztiok batzea baitu helburu egun horrek”. Horrez gain, ikurriña etxeko balkoi eta leihoetan jartzeko deia ere egin dute.