Gernika KESBek eta Barakaldo ESTk hitzarmena sinatu dute
Gernika-Lumoko eta Barakaldoko saskibaloi klubek elkarlanerako hitzarmena sinatu berri dute.Bizkaiko emakume jokalarien aldeko apustua egiteko indarrak batu dituzte Gernika KESBek eta Barakaldo ESTk. Bide berean lan egingo dutela jakitera eman dute klu...
Bizkaiko emakume jokalarien aldeko apustua egiteko indarrak batu dituzte Gernika KESBek eta Barakaldo ESTk. Bide berean lan egingo dutela jakitera eman dute klub gernikarraren ordezkariek.
Elite mailako emakumezkoen saskibaloiaren oinarri sendo bat sortzeko orain dela zenbait denboraldi Bizkaiko Saskibaloi Federazioak hasitako lanaren lekukoa hartu dura du Gernika KESBek. «Gura duten Bizkaiko klub guztiekin lan egingo dugu; halako hitzarmen gehiago lortzea da asmoa».
Orain lortutako akordioa aurreko bi denboraldietan bi kluben artean izandako harremanaren ondorio da. Elkarlanerako oinarriak zehaztu dituzte, eta klub bakoitzaren unean uneko egoeraren arabera lan egingo dute.
Dia Ligaren azken txanpa
Bi jardunaldi geratzen dira 2017-2018 denboraldia amaitzeko. Lointek Gernika Bizkaiak Nissan Al-Qazeres Extremaduraren kontra jokatuko du bihar, 19:00etan hasita. Talde gernikarrak etxean lehiatuko du azken jardunaldia. Datorren astean Cadi La Seu taldea hartuko du Malosten.
Aurreko jardunaldiko emaitzen ostean, Lointekek sailkapenean postu bat behera egin du; seigarrena da, 36 puntugaz. Aurretik, IDK Gipuzkoa dago, puntu bat gehiagogaz.
Perfumerias Avenida liderrak 47 puntu ditu, eta bi puntu gutxiago ditu Spar Citylift Gironak. Mann-Filter sailkapeneko hirugarrenak 42 puntu ditu, eta puntu bakarreko aldeagaz, Star Center-Uni Ferrol dago laugarren.