Apirilaren 8an egingo da Boga! mendi martxa
Internet bidez izena eman nahi dutenek apirilaren 5era arte izango dute horretarako aukera. Aurten, nahitaez, bankuko txartelagaz egin beharko da Internet bidezko ordainketaAurrera Mendi Taldearen eta Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez, apirilaren 8...
Internet bidez izena eman nahi dutenek apirilaren 5era arte izango dute horretarako aukera. Aurten, nahitaez, bankuko txartelagaz egin beharko da Internet bidezko ordainketa
Aurrera Mendi Taldearen eta Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez, apirilaren 8an egingo da aurten, zortzigarrenez, Boga! mendi martxa. Antolatzaileek adierazi dutenez, izena emateko epea zabalik daukate mendizaleek.Internet bidez izena eman nahi dutenek apirilaren 5era arte izango dute horretarako aukera www.aurreramt.org webgunean. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten bankuko txartelagaz egin beharko da ordainketa «nahitaez», eta ez kontu korrontea emanda. Probaren egunean, bestalde, ikastolan ipinita egongo den mahaian ere egongo da izena emateko aukera, martxa hasi baino ordubete arinago.
Probari dagokionez, Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da Ondarroa-Ondarroa martxa. Eta urtero legez, hiru ibilbide izango ditu aukeran: luzea, motza eta txikia. Ibilbide luzeak 54 kilometro eta 2.400 metroko desnibela ditu. Horrez gain, 47 kilometroko ibilbide alternatiboa egiteko aukera ere izango dute mendizaleek. «54 kilometro barik 47 kilometro egiten dutenek ere Iraupen Luzeko ibilbiladien zirkuiturako puntu baliagarriak eskuratu ahal izango dituzte». Motzak 24 kilometro eta 800 metroko desnibela ditu. Eta, txikiak, ostera, 12 kilometro, 400 metroko desnibelagaz.
Gogorarazi dutenez, irteera ordu desberdinak edukiko ditu ibilbide bakoitzak. Luzea egin nahi dutenek 07:00etan irtengo dute ikastola aurretik; ibilbide motzekoek 08:30ean, eta txikikoek, berriz, 10:30ean.
Antolatzaileek, bestalde, bezperan lo egin nahi dutenentzako gelak ere prestatuko dituzte, eta martxa egunean gosaria emango diete irteera puntuan. «Dutxatu nahi dutenentzat ere zerbitzua eskainiko da, helmuga puntuan eta Ondarroako kiroldegian».