Gernika KESBek eta Barakaldo ESTk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Bizkaiko emakume jokalarien aldeko apustua egiteko indarrak batu, eta bide berean lan egingo dutela jakitera eman dute klub gernikarraren ordezkariek.
Elite mailako emakumezkoen saskibaloiaren oinarri sendo bat sortzeko orain dela zenbait denboraldi Bizkaiko Saskibaloi Federazioak hasitako lanaren lekukoa hartu dura du Gernika KESBek. “Gura duten Bizkaiko klub guztiekin lan egingo dugu; halako hitzarmen gehiago lortzea da asmoa”.
Orain lortutako akordioa, aurreko bi denboraldietan bi kluben artean izandako harremanaren ondorio da. Elkarlanerako oinarriak zehaztu dituzte, eta klub bakoitzaren unean uneko egoeraren arabera lan egingo dute.
Dia Ligaren azken txanpa
Bi jardunaldi geratzen dira 2017-2018 denboraldia amaitzeko. Lointek Gernika Bizkaiak Nissan Al-Qazeres Extremaduraren kontra jokatuko du zapatuan, 19:00etan hasita.
Datorren astean, talde gernikarrak etxean lehiatuko du azken jardunaldia, Cadi La Seu taldearen kontra.