Apirilaren 8an izango da proba. Zazpigarren urtez egingo dute, eta oraingo honetan ere mendi martxa eta lasterketa egiteko aukera dago. Hain zuzen,
Urdaibai Koparen bigarren proba izango da (lehenengoa Ibarrurin izan zen, martxoaren 4an).
Urdaibai Koparen webgunean izena eman behar da. Era berean,
martxaren blogean izena eman behar den orrialdera bideratzen duen lotura jarri dute.
Martxak egin gura dituztenek 10 euro ordaindu behar dituzte. Lasterketa lehiatuko duten federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, 14 euro.
Martxetarako 400 pertsonako muga jarri dute, eta
lasterketarako 200 pertsonakoa. Aurretiaz izena eman dutenekin kopuru horietara heldu ezean, egunean bertan izena eman ahalko da. Orduan, 14 euro ordainduko dituzte martxetako parte hartzaileek, eta lasterketakoek, berriz, 17 euro.
Mendi lasterketa eta martxa
21 kilometrokoak izango dira. Mendi martxa laburrak, ostera,
10 kilometro izango ditu. Ibilbide luzeenean hiru anoa postu egongo dira, eta laburrenean bi.
Urtero legez, gosaltzeko tabernak zabalik egongo direla jakitera eman dute, eta amaieran, dutxatzeko aukera izango da.
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko posta elektroniko honetara mezua bidaltzeko eskatu dute:
erenomendimartxa@gmail.com.