Arraun elkarteek gaur arratsaldera arte dute izena emateko aukera, baina, Bizkaiko Arraun Federakuntzak jakitera eman duenez, Bizkaiko klub guztietako
80 bat batelek parte hartzea espero dute.
Zapatuan 15:30ean hasiko da 7. jardunaldia, eta
biharamunean, berriz,
10:30ean.
Nesken eta mutilen absolutu kategoriak izan ezik, gainontzeko kategorietako arraunlariak egongo dira Bermeoko portuan. Lerroko estropada izango da, eta txanda bakoitza lau kale izango ditu.
Arautegiak zehaztu legez, maila bakoitzari egokitutako ibilbidea egin beharko dute. Alebinek 500 metroko estropada bete beharko dute, haurrek eta haur/kadete mailakoek, berriz, 1.000 metrokoa. Kadete mailan ostera, 1.500 metro egin beharko dituzte arraunean, eta gazte mailan, azkenik, 2.000 metro.
Jardunaldion antolatzaile diren Bermeoko Arraun Elkarteak eta Bizkaiko Arraun Federakuntzak harrobiko neska-mutilak ikustera bertaratzeko gonbita luzatu diete herriko zein inguruko bizilagunei.
6. jardunaldia, Ondarroan
Aurreko zapatuan Ondarroak hartu zuen Bizkaiko Batel Ligaren 6. jardunaldia.
Gazte mailan bigarren sailkatu zen
Bermeo A, Zierbena Aren atzetik. 09:06.25eko denbora markatu zuen Zierbenako taldeak, eta Bermeoko batela bederatzi segundo eta 78 ehunenera sailkatuz zen. Maila berean zortzigarren sailkatu zen
Elantxobe, Zierbenarengandik 38 segundo eta 75 ehunenera.
Bermeo B deskalifikatu egin zuten.
Kadeteetan Deustu A izan zen onena, 07:10.04ko denboragaz. Bermeo bosgarren sailkatu zen, irabazlearengandik 13 segundo eta 81 ehunenera. Elantxobek zazpigarren amaitu zuen, Deustu Arengandik 25 segundo eta 33 ehunenera.
Nesken ume/kadete kategorian bederatzigarren sailkatu zen
Bermeo. Arkotek markatu zuen denbora onena (05:13.26). Arkoterengandik minutu bat, segundo bat eta 71 ehunenera sailkatu zen.
Bermeok zein Elantxobek ume mailako estropadan ere parte hartu zuten.
Domekan, traineru jaitsiera
Bestalde, J.A. Camiruaga
Cami eta XVIII. Jon Sasieta
Bilba Memorialen Traineruen Jaitsiera lehiatuko dute domekan, Deustu eta Bilbo artean.
11:30ean hasiko da lehia Deustuko Arraun Taldearen parean, eta Euskalduna Zubian izango dute helmuga. Gizonezkoen traineruek Arenaleko zubian emango dute ziaboga, eta neskenek, La Salve zubian.
Mutilek 6.200 metroko estropada egingo dute, eta neskek, ostera, 3.200 metrokoa.
Mundakako nesken
Lamia traineruarentzat bigarren jaitsiera izango da (Oriako jaitsieran estreinatu ziren).
Emakumezkoetan sei talde ariko dira lehian. Mundakarrekin batera, Lea-Artibai, Donostia Arraun Lagunak, Deusto, Kaiku eta Perillo uretaratuko dira.
Gizonezkoen lehian 22 traineruk parte hartuko dute, eta horietatik bi izango dira Busturialdekoak: Elantxobe eta Mundaka.
Bestalde, beterano kategorian bi taldek izena eman dute: Arkotek eta Deustok.