Zapatuan, amnistiaren aldeko aldarria kalera aterako dute Bermeon. Bermeoko Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak
egun osoko egitaraua antolatu du; izan ere, aurreko aurteetako modura,
jai giroan ospatu gura dute Amnistia Eguna.
Preso gaixoen inguruko hitzaldia eman zuten iaz, Kabidxen.
11:00etan emango diote hasiera egunari, eta
hitzaldi bategaz hasiko dira. Aurten,
deportazioa eta iheslariak gaia landuko dute. Emilio Marigortak (Cabo Verdetik zuzenean), Fernando Gorospek (iheslari ohia) eta Palestinar errefuxiatuek parte hartuko dute.
Kabidxen, Goiko Plazako gune sozialean, izango da hitzaldia.
13:00etan, berriz, kalera aterako dira.
Goiko Plazatik abiatuta, kalejiran ibiliko dira.
15:00etan, Kabidxera bueltatuko dira, han
herri bazkarian bilduko baitira.
Bazkari ostea girotzeko,
bertso eta rap saioak antolatu dituzte.
Amnistia Eguna musikagaz amaituko dute.
19:00etan hasita,
kontzertuak egongo dira. Tximino, Vomitando Desperdicios eta Primeros Auxilios musika taldeen ardura izango da bertaratutakoak girotzea. Azkenik, Jon Sered (Bask Jungle Room) DJak jarriko du musika.