Busturialdeko Txistulari Eguna antolatzen dabiltza
Bermeoko Kankinkabara Txistu Taldea Busturialdeko lehenengo Txistulari Eguna antolatzeko lanak egiten dabil. Apirilaren 28an batu gura dituzte eskualdeko “ahalik-eta txistulari gehienak”, eta lehenengo topaketa Bermeon izango litzateke.
Busturialdeko Txistulari Egunagaz, txistua bultzatu gura dute eskualdean. Kankinbara Txistu Taldetik jakitera eman dutenez, harremanetan jarri dira eskualdean ezagutzen dituzten txistu taldeekin. Baina, apirilaren 28ko topaketa horretan parte hartu gurako luketen txistulari gehiago egon daitezkeela uste dute, eta oraindik izena emateko aukera dagoela diote, «zenbat eta gehiago batu, hobeto». busturialdekotxistularielkarte@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 644 21 59 31 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.
10:00etan hasiko dira herria girotzen, eta iluntzera arteko egitaraua prestatzen dabiltza
Aurreikusitako egitaraua:
10:00. Diana, Bermeoko Lameran, Kasino aurrean.
12:00-15:00. Kalejira Bermeoko kaleetatik.
15:00. Bazkaria.
18:00. Kalejira Bermeoko kalee