Gaur goizean egin dute landaketa, eta Bakioko udaletxe inguruan jarri dute, oroimenaren monolitoaren ondoan.
Otadui eta Jauregizar ziurtagiriagaz. Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea eta Amets Jauregizar Bakioko alkatea eta udaleko kideek parte hartu dute landaketa ekitaldian.
Otaduk udalerria zoriondu gura izan du “Gerra Zibileko eta Francoren diktadurako biktimen oroimena berreskuratzeko egin duen esfortzuarengatik”, eta hori, orain, Gernikako Arbolaren kimuaren landaketeagaz osatu dela gaineratu du.
Kimuak, gainera, “Bizkai, Araba eta Gipuzkoan zabaldu den garai berria irudikatzea” gurako lukeela adierazi du Otaduik, “bai eta eraldaketa politikorako arma bakarra berba eta beharra izango dituen, eta ezdintasunetan oinarrituta egongo den elkarbizitza ere”.
Amets Jauregizar Bakioko alkatearen arabera, Gernikako Arbolaren kimuak “askatasunagaz, elkartasunagaz edo oroimenagaz konpromisoa izaten” jarraitzera bultzatzen du.
Gernikako Arbolaren doinua entzun den bitartean, ekitaldira hurbildu diren agintariak izan dira lehenengo palakadak emon dituztenak. Ohorezko aurreskua dantzatu ostean, gaur landatu duten kimua Gernikako Arbola sinbolikoaren ondorengoa dela egiaztatzen duen ziurtagiria jaso du Bakioko alkateak.