Lekeitioko I. Bodyboard Txapelketa lehiatuko dute bihar
Mendexako Karraspio hondartzak Lekeitioko I. Bodyboard Txapelketa hartuko du bihar, 10:00etan hasita. Txapelketa Lekeitioko Artzabal Surf Elkarteak antolatu du, eta bi kategoria egongo dira: 16 urtez azpikoak eta open.Txapelketan parte hartu nahi duten...
Txapelketan parte hartu nahi dutenek 09:00etatik aurrera izena eman ahalko dute. Aurretik izena eman nahi dutenek, ostera, posta elektronikoa bidali behar dute (artzabalsurfelkartea@gmail. com).
Momentuz, 25 pertsonak izena eman dute, eta antolatzaileek eskualdeko zein kanpoko surflariak parte hartzera animatu dituzte.
Surf elkarteko kideek azaldu dutenez, herrian bodyboard mailan dagoen harrobia ikusita erabaki dute txapelketa antolatzea. Euren asmoa txapelketa urtero egitea dela esan dute.