Arrizabalaga eta Etxaniz Oñatiko finalerdietan egongo dira, domekan
Zortzi bikotek, hamasei pilotarik (11 gipuzkoarrek eta 5 bizkaitarrek) jokatuko dituzte Emakume Master Cup Txapelketaren Promozio Mailako eta Lehen Mailako finalerdiak domekan, 11:30tik aurrera, Oñatiko pilotalekuan.Lehen Mailako finalerdietako bat jo...
Lehen Mailako finalerdietako bat jokatuko dute Leire Etxaniz etxebarritarrak eta Olatz Arrizabalaga gernikarrak. Iazko garaileek Miren Larrarte (Bidania) eta Maider Mendizabal (Anoeta) gainditu beharko dituzte aurrera egiteko. Partidu gogorra izango dela aurreikusten du Etxanizek. «Fisikoki gehien eusten duenak eta akats gutxien egiten duenak irabaziko du partidua».
Lehen Mailako beste partidua Amaia Araiztegi (Mallabia), Maddi Mendizabal (Zaldibia) eta Patri Espinar (Usansolo) eta Eneritz Arrieta (Azkoitia) bikoteen artekoa izango da. Promozio Mailan, bestalde, Alaitz Badiola-Oihana Orbegozo eta Maddi Unanue-Naroa Agirre neurtuko dira lehendabizi. Hurrengo partidua Amaia Vicario-Ainhoa Urien eta Nagore Aramendi-Oihana Unanuek jokatuko dute.