49. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa hasiko da bihar, Soraluzen
Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joku Txapelketari hasiera emango diote bihar, 17:00etan, Soraluzeko Ezozi auzoko bolatokian.Hamar saio jokatuko dira ekainaren 2ra bitartean; bederatzi Gipuzkoako Txapelketakoak izango dira, eta hamargarrena berezia izan...
Hamar saio jokatuko dira ekainaren 2ra bitartean; bederatzi Gipuzkoako Txapelketakoak izango dira, eta hamargarrena berezia izango da. Izan ere, azken saio horretan Lehendakari Saria egongo da jokoan, eta bazkaria eta omenaldia ere egingo dituzte.
Lea-Artibaiko hamabi bolarik parte hartuko dute norgehiagokan Gipuzkoako taldeetan banatuta, tartean bi emakumek; bost markina-xemeindar gazte federatu dira aurten Elgetan; Markina-Xemeingo beteranoek, aldiz, Lasturko elkarteagaz jokatuko dute.