Zilarra eta brontzea, Espainiako lehian
Asteburuan jokatu da Bartzelonan Espainiako Muay Thai Txapelketa. Eta horretan parte hartu dute Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko Aitor Unzaluk, Figri Sabrik eta Carlos Barbosak. Unzaluk zilarrezko domina eskuratu du, eta Sabrik brontzezkoa. Elka...

Asteburuan jokatu da Bartzelonan Espainiako Muay Thai Txapelketa. Eta horretan parte hartu dute Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko Aitor Unzaluk, Figri Sabrik eta Carlos Barbosak. Unzaluk zilarrezko domina eskuratu du, eta Sabrik brontzezkoa. Elkar Sporteko arduradunek jakitera eman dutenez, hiru kirolariek borrokaldi gogorrak izan zituzten.