Itziar Gerrikaetxebarriak jaso du Ezetz Jakin lehiaketako otsaileko saria
Gaur goizean eman du Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketako otsaileko saria, eta Itziar Gerrikaetxebarria izan da irabazlea.
Guztira, otsailean 64 pertsonek parte hartu dute otsaileko galdeketan, eta 51 lagunek erantzun dituzte erantzun guztiak zuzen. Horien artean, Itziar Gerrikaetxebarriak eraman du otsaileko saria Ipar Tabernien eskutik.
Oporrak direla eta, martxoan ez da lehiaketarik egongo. Hurrengoa beraz, apirilean izango da.