Independentzia Egunerako deia egingo dute Deiadar mendietatik
Ondarroatik eta Eatik Oiz mendira joateko irteerak antolatu dituzte; bermeotarrak, berriz, Sollubera joango dira. 12:00etan, adar hotsez egingo dute deia tontor guztietatikIndependentistak Sareak Bermeon antolatu zuen iaz Independentzia Eguna, eta han ...
Ondarroatik eta Eatik Oiz mendira joateko irteerak antolatu dituzte; bermeotarrak, berriz, Sollubera joango dira. 12:00etan, adar hotsez egingo dute deia tontor guztietatik
Independentistak Sareak Bermeon antolatu zuen iaz Independentzia Eguna, eta han iragarri zuten Larrabetzuk hartuko zuela lekukoa. Eguna iristear da, domekarako antolatu baitute Independentzia Eguna. Hala ere, bezperan, Deiadar mendietara ibilaldiak antolatu dituzte, eta tontorretatik domekarako deia egingo dute.Sollube, Gorbeia, Kolitza, Ganekogorta eta Oiz dira bost deiadar mendiak, eta horietatik adar hotsez egingo dute Independentzia Egunerako deia zapatuan. Ordu berean egingo dute tontor guztietatik, 12:00etan, hain zuzen ere.
Irteerak
Zenbait herritatik tontorretara joateko irteerak antolatu dituzte. Ondarroatik eta Eatik, esaterako, Oiz mendira joango dira. Ondarroan 09:30ean jarri dute ordua, Zaldupen. Autoz joango dira Oiz mendiko tontor ondoko baselizaraino. 11:00etan jarri dute ordua baselizan. 12:00etan, berriz, tontorrean batuko dira deia egiteko.
Eatarrek ere autoz egingo dute Oizerainoko bidea. 10:00etan Natxituatik aterako dira; 10:05ean jarri dute ordua Ean eta 10:00etan, berriz, Bedaronan. Ondarrutarrek egingo duten modura, Oiz mendiko tontor ondoko baselizaraino joango dira autoz, 11:00etan tontorrera oinez abiatzeko.
Bermeotarrak, berriz, Sollubera joango dira, eta oinez egingo dute ibilbidea. Joateko asmoa daukanak 09:00etan egon beharko du Taraskan.
Zapatuan egingo dute Larrabetzun ospatuko den Independentzia Egunerako deia.
Larrabetzun, domekan
Burujabe hobe leloagaz antolatu dute Independentista Sareak eta Larrabetzuko herritar independentisten batzordeak domekan ospatuko den ekimena.
Egun osoko egitaraua antolatu dutela jakinarazi dute antolatzaileek, baina burujabetza izango dela gai nagusia aitortu: «Hausnarketa politikoa, aldarrikapena eta jai giroa uztartuz, burujabetza izango da gai nagusia>.
Eguna girotzeko, kalejirak izango dira goizetik; baita mahai inguruak arlo ezberdinak landuz. Eguerdian, bazkari herrikoia egingo dute, eta arratsaldean, kutur emanaldia. Ekitaldi nagusia 18:00etan izango da, eta ostean, erromeria.