Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoaren
helburua, edukia eta programazioa aztertzeko deia egin diote aldundiari
Bizkaiko Batzar Nagusiek.
Euskara eta Kultura batzordeak aho batez onartu du
Talde Mistoko ekimena. Hau da, Euskal Herria Museoan lantzen diren programazioak eta edukiak aztertzearena.
Bizkaiko Batzar Nagusieko Talde Mistoak Euskal Herria Museoa eta Batzar Etxea batzearen proposamena egitea ere pentsatu du. Proposamen hori, “udalerriko historiarekin zerikusia duten gaietan” aurrera eramatea zela jakinarazi dute Batzar Nagusietako arduradunek.
Arrazoiak. Euskal Herria Museoak inguru berean kokatutako Gernika-Lumoko Batzar Etxeak eta Bakearen Museoak baino %10 bisita gutxiago izan zituen 2017. urtean.
Arturo Aldekoa Batzar Nagusietako Talde Mistoko ordezkariak azaldu duenez, museoak herritarrengan eta bisitariengan eragiten duen irudia aztertu behar dela adierazi du.
Museoaren inguruko ikerketa sakonagoa egitea beharrezkotzat jo dute EH Bildu eta Podemosek. Hala ere, proposamenagaz gustura geratu dira alderdi politiko guztiak.
EAJ ekimenarekin bat agertu da, eta Euskal Herria Museoak egindako orain arteko programazioa “ona” izan dela azpimarratu du: “garrantzitsua eta askotariko den edukia landu du Euskal Herria Museoak. Gainera, jarduera aktiboa izan du 2017. urtean egindako 11 jarduera nagusietan”. EAJk gaineratu du, museoak dituen balorazioen bikaintasunekoak direla.
Museoaren azterketa
Batzar?Nagusiek eta Aldundiko BizkaiKOA taldeak elkarlanean egingo dute. Aldundiko talde horrek, museoak koordinatzen ditu.