Lekeitioko Udala herriko iriste erraztasuna hobetzeko lanak ari da egiten
Udalerriko iriste erraztasuna hobetu asmoz, gune labainkorrak hobetzen ari da Lekeitioko Udala. Ezbeharrak sortzen dituzten guneetan jarri dituzte ahaleginak, eta mantentze eta hobetze lanak burutu dituzte.Horrela, argiteria publikoaren mantenua eta ho...
Horrela, argiteria publikoaren mantenua eta hobekuntza lanak, garbitasun bereziak eta espaloi eta zebrabideak hotzetzen ari direla jakitera eman dute. «Moilako 34 pibot kendu dira, eta Santa Elenan beste 42. Azken horietako batzuk Santa Katalinan jarri dira, hango auzokideei segurtasuna bermatzeko», azaldu dute. Horrez gain, Sabino Arana, Agirre Solarte eta Maria Diaz de Haroko espaloiei tratamendu berezi bat eman diete labainkadak ekiditeko.