Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak, Salvador Artaza Laukizeko alkateak, Bizkaiko eta Euskadiko Joko eta Kirol Federakundeko ordezkariek eta Gaztediko kideen senide eta lagunek harrera beroa egin zieten
bart, Loiuko Aireportuan.
Martxoaren 8tik 11ra Txinako Xuzhou herrian
Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketan parte hartu duten euskal ordezkariei ondo etorria emateko jende asko batu zen.
Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren barruan dagoen Gaztediko sokatiralariak zoriondu zituen Bilbaok, bizkaitarren izenean. Diputatuak balioan jarri du
Sokarrik lortutako laugarren postua, horrekin Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren laguntza jasotzeko aukera izango dutela azpimarratuz.
Bilbaok eskerrak eman dizkie euskal taldeei guztira 16 domina lortzeagatik (horietako bederatzi taldekako lehian lortu dituzte). Modu berean, Basque Country taldeak egindako lana nabarmendu du, zazpi domina lortu baititu nazioen arteko lehian.
Bart gauean heldu ziren Loiuko Aireportura.
Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.