Xabier Rey presoaren heriotza salatu dute
Xabier Rey Urmeneta Antxo euskal presoaren heriotza eta espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egin zuten bariku iluntzean, Bermeon. Ohi legez, Lameran batu ziren, harrizko bankuaren aurrean, eta hainbat lagun bertaratu ziren. 2008 urtean preso har...

Xabier Rey Urmeneta
Antxo euskal presoaren heriotza eta espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egin zuten bariku iluntzean, Bermeon. Ohi legez, Lameran batu ziren, harrizko bankuaren aurrean, eta hainbat lagun bertaratu ziren. 2008 urtean preso hartu zuten Rey, eta ordutik, Puerto III (Andaluzia, Espainia) espetxean egon da. Iruñekoa zen euskal presoa, eta 38 urte zituen. Joan den astean hilik agertu zen bere ziegan.