Deba ibaiaren Paisaren Ekintza plana aurkeztuko dute bihar
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekia egingo da bihar, 17:30ean, Astigarribiako elizan.Udal ordezkariek azaldu dutenez, Mutrikuko ...
Udal ordezkariek azaldu dutenez, Mutrikuko eta Debako udalek sustatutako proiektua ezagutzera emango dute bihar jendaurrean. Azalpenak ematen udal ordezkariak egongo dira, eta horiez gain, plana egiten lagundu duten Debegesa garapen agentziako bi teknikari. «Proiektuan interesa duen herritar oro azaldu daiteke bertara», nabarmendu dute.
Paisaia berreskuratzea
Aurreratu dutenez, Deba ibaiaren eta ibaiertzaren paisaia berreskuratzea eta balioan jartzea du helburu planak. Bertan, besteak beste, ondare kultural eta natural elementu ugari biltzen dira.
Planari dagokionez, berriz, 2017an egindako partaidetza prozesu baten bidez gauzatu da. Prozesuan 61 lagunek parte hartu dute.