Araneko kiroldegian LED teknologiadun argiak jarri dituzte
Araneko kiroldegiko kantxako argiak aldatu dituztela jakitera eman du kirol zinegotzi Irune Ormaetxeak. Lehengo 25 argiak kendu eta LED teknologiadun 22 jarri dituzte.Ormaetxearen arabera, argi gutxiago kontsumituko da, eta aurreztea ahalbidetuko du. K...
Ormaetxearen arabera, argi gutxiago kontsumituko da, eta aurreztea ahalbidetuko du. Kantxa, gainera, hobeto argiztatuko da, «lehen gune batzuk txarto argiztatuta zeudelako». Beste alde batetik, argiak aldatzea errazagoa izango dela ere esan du: «Lehen argiak aldatzeko aldamioa erabili behar zen, orain, berriz, ez da beharrezkoa izango».
LED teknologiadun argiak jartzeko 9.000 euroko inbertsioa egin dute. Inbertsioa, hala ere, hiru urte inguruan amortizatzea aurreikusten dute.
Bermeoko Udal Kirol Patronatuaren helburuetako bat instalazioen kudeaketa eraginkorra egitea dela gogora eragin du Ormaetxeak, eta inbertsioa helburu horregaz bat datorrela gaineratu du.