Bermeoko Udalak
Tonpoia berreskuratzeko plana abiarazi du. Aipatu planean, hala ere,
herritarren parte hartzea bultzatu gura dute, eta horretarako
parte hartze prozesua martxan jarriko dute. Udalaren helburua, herritarrei Paisaia Planari buruzko informazioa ematea da. Modu horretan, gaur egun guneak dituen beharrak eta etorkizunerako aukerak guztien artean eztabaidatu gura dituzte, eta ondoren, proposamenak ere denen artean egin eta adostea da helburua.
Prentsaurreko batean aurkeztu dute parte hartze prozesua.
Udalak martxan jarriko duen parte hartze prozesu horretan
, interesa daukaten pertsona guztiek parte hartu ahalko dute. A
urrez aurreko bi saio antolatu dituzte, eta
lehenengoa eguenean izango da;
18:30etik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
Bigarrena, berriz, apirilaren 11n egingo dute leku eta ordu berean. Lehenengo saioan, egindako diagnostikoaren informazioa emateaz gain, beharrak eta aukerak aztertuko dituzte. Bigarrenean, berriz, proposamenak landu eta prestatuko dituzte.
Parte hartzeko beste modu bat ere egongo dela zehaztu dute,
www.tonpoi-bermeo.eus webgunearen bitartez, eta
martxoaren 15etik apirilaren 15era bitartean egin ahalko da. Aipatu webgunean Tonpoiko paisaia berreskuratzeko ekintza planari buruzko informazioa jarriko dute herritarren eskura. Bermeoko Udalaren webgunetik (www.bermeo.eus) sartzeko aukera ere egongo da. Hori bai, parte hartu ahal izateko, erabiltzaileek izena eman beharko dute webgunean bertan.
Tonpoiaren diagnostikoa egiteaz arduratu den Geotech enpresako Bizente Lopezek azaldu duenez, gaur egun degradatuta dagoen gunea
balioan jartzeko ahalegina egingo dute. “Guneak
paisaia aldetik gaitasun handiak dauzka”, esan du. Hala ere, zenbait zailtasun konpontzea beharrezkoa dela dio, “harresi asko daude eta bidexkak ez daude paseoan ibiltzeko moduan”.
Tonpoiaren gaur egungo egoeragatik, herritarrek ezin dute erabili, eta toki “zoragarria” da Ormaetxearen arabera. Horregatik, aipatu ingurua berreskuratzeko “gogotsu” daudela esan du, “ahalik-eta aprobetxamendurik egokiena emanik”.
2017tik. Bermeoko Udalak 2017. urteko uda ostean jarri zuen martxan Tonpoiaren paisaia berreskuratzeko plana. Ormaetxeak gogora ekarri duenez, lehenengo fase batean, Talatik Tonpoirako inguru guztia aztertu dute, paisaiaren egoera zein den ikusi duteeta bere ahulgune eta indarguneak identifikatu dituzte. Lan hori eginda, orain, herritarrekin batera aztertu gura dituzte ondorioak, “gunea denen artean ordenatzeko eta erabilerarik onena emateko”.