Natxituan ihesaldia abiatu, eta
Norinver Cycling Team taldeko bi jokalari elkarregaz eskutik helduta helmugaratu ziren.
Raul Portillo Espainiako txapelduna eta iaz Ereñoko Masterra irabazi zuena heldu zen Casabalegaz batera. Bi ordu, hogei minutu eta hogeita zortzi segundotan burutu zuten 86,5 kilometroko ibilbidea.
Ihesaldia egin zuten txirrindulariak, helmugara bidean. Argazkia: Ereñoko Gerandape Herri Kirol Kluba.
GNG Master Team-eko Iakes Gisasola sailkatu zen hirugarren, lehen biengandik 38 segundora.
Elite eta Master 30, 40, 50 eta 60 kategorietako txirrindulari lasterketa izan zen. Podiumeko lehenengo biak Master 40koak izan ziren, eta hirugarrena Master 30ekoa.
Elite mailan Zamakoa Eraikuntzak taldeko Javier Montilla izan zen azkarrena, 02:21:09ko denboragaz. Harengandik 57 segundora sailkatu zen Alexander Ordeñana (Orbea Sport Club), eta Patricio Gonzalez izan zen hirugarrena.
BasatiBike Kirol Klubeko Antton Sanchez eta Javier Goitia bosgarren eta seigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Sanchezek 02:24:12 denboran amaitu zuen, eta Goitiak 02:25:09an.
Master 30ean Gisasolarengandik zortzi segundora amaitu zuen Asier Bajok (Spiuk Master BH), eta lehenengoarengandik 31 segundora helmugaratu zen Bernardo Menendez (Huerces CD). Kategoria horretan 26. postuan helmugaratu zen
Bermeoko Matxitxako TKTko Xabier Ortuzar (02:25:41).
Bestalde, Casabalegaz eta Portillogaz batera, Ibon Garmendiak osatu zuen Master 40ko podiuma. Kategoria honetan 21. postuan sailkatu zen Andoni Agirre gernikarra (Elorrioko Banan-Banan ZK), 02:25:41 denboragaz.
Tropela Laidatik Lagara bidean.
Argazkia: Alasne Urkiaga Hormaetxea.
Parte hartzea. 130 txirrindulari aurrez izena eman zuten, eta horietatik zortzi ez ziren aurkeztu. Baina, zapatuan bertan beste bederatzi txirrindularik izena eman zutenez,
131 txirrindulari irten ziren Arita Berri aurretik. Horietatik 84 txirrindularik amaitu zuten proba.
Ereñoko Gerandape Herri Kirol Taldeko kideek izandako parte hartze ona nabarmendu dute. Azken urteetan ez bezala, aurten haize bortitza izan arren, eguraldia lagun izan dute.