Lekittoko Rol Elkarteak Wargame ikastaroa antolatu du
Lekittoko Rol Elkarteak antolatuta, Wargame ikastaroa egongo da martxoaren 12tik 16ra. Saioak 17:00etatik 19:00etara egingo dira, kultur etxeko Klik gelan. Ikastaroa doakoa da, eta elkarteko kideek interesa eduki ahal duten herritar guztiak gonbidatu n...
Ikastaroan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eskertuko luketela esan dute. «Dena dela, martxoaren 12an izena eman ez duen baten bat agertzen bada ere ongietorria izango da».
Ikastaroan Wargame jolasean jolasteko behar diren miniaturak margotu, horiekin jolasteko maketa prestatu eta zelan jolasten den irakatsiko dute elkarteko kideek; hiru fase horiek landuko dituzte. «Ez da ezer teknikoa izango. Beraz, orain arte mundu honetan barneratu ez direnak ere etorri ahal dira».
Taldeko kideekin harremanetan jarri nahi dutenek telefonoz deitu (646 30 55 17) edota warhammerlekitxo@gmail.com posta elektronikoa idatzi ahal dute. Taldeak blog bat ere badauka.