Kosnoaga Igeriketa Taldeko kideak Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuen
Tolosako Usabal Kiroldegian, aurreko asteburuan.
Talde gernikarrak
urrezko bi domina eta zilarrezko lau irabazi zituen. Zortzi neska-mutilek lehiatu zuten txapelketa. “Lan aparta egin zuten; ez soilik lortutako kirol emaitzengatik, talde modura azaldu eta elkar animatuz eman zuten irudiagatik ere bai”, adierazi dute klubaren ordezkariek.
Hego Euskal Herriko klubetako gazte mailako
200 igerilari inguruko aritu ziren nor baino nor gehiago bi egunez, “erlojuari segundoak osteko ahaleginetan”. Araban, Bizkaian, Gipuzkoa eta Nafarroan igeriketa talde indartsuak daudela nabarmendu dute Gernika-Lumoko klubetik.
Kosnoagako zortzi igerilariak eta entrenatzailea, Tolosan.
Argazkia: Kosnoaga Igeriketa Taldea.
“Giro bikainaz gozatu genuen hamar kaleko igerileku zoragarrian”. Txapelketatik kanpo ere elkarrekin egoteko tartea izan zuten. Igerilarien, entrenatzaileen eta gurasoen arteko “harremanak sendotzen” eta duten “giro ona elikatzen” segitzeko helburuagaz Zubietan hartu zuten ostatu.
Nagusien txapelketak. Gazte mailako igerilarien neguko lanaren “balantze ezin hobea” egin dute. Orain bi hitzordu garrantzitsu ditu Kosnoagak.
Datozen bi asteburuetan Bizkaiko eta Euskak Herriko nagusien txapelketak jokatuko dituzte.
Bizkaiko taldeak Santurtzin lehiatuko dira, eta
Hego Euskal Herrikoak, berriz,
Iruñean.