Gernika KESBek autobusa jarri du Donostiako partidua ikustera joateko
Lointek Gernika Bizkaiak IDK Gipuzkoaren kontra jokatuko du bihar, 18:00etatik aurrera. 23. jardunaldiko partidua da, eta beste hiru geratzen zaizkie liga amaitzeko.
Hain zuzen, talde gernikarrak asko du jokoan liga titulua lortzeko kanporaketara sailkatzeko, eta zaleen ahalik eta babes handiena izan asmoz, klubak autobusa jarri du.
Bihar 16:00etan irtengo dira Gernika-Lumoko Geralekutik, baina 15:45erako bertan egoteko eskatu dute, izen emate zerrenda egiaztatzeko eta ordaintzeko.
Partidua amaitu ondoren, 20:30ean abiatuko dira etxerantz.
Gutxienez 40 pertsonak izena eman behar dute. Horretarako, 650 96 19 98 telefono zenbakira deitu behar da, gaur 20:00ak baino lehen. 10 euro ordaindu behar dira.