Ereñoko Master Saria lehiatuko dute bihar
Elite eta Master 30, 40, 50 eta 60 kategorietako Ereñoko Master Saria lehiatuko dute, 15:00etan Arita Berrin hasita.
Gaur gauerdira arte izena eman daiteke www.kirolprobak.com-en. Eta bihar proba hasi baino ordu laurden arinagora arte izena eman ahalko da Ereñon.
Atzo arratsaldean 100 bat txirrindulari zeuden izena emanda. Euskal Herriko, Asturiaseko, Kantabriako eta Errioxako txirrindulariak daude izena eman dutenen artean.
Ereño, Ibarrangelu, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Arratzu, Nabarniz, Ispaster eta Ea herrien artean 86,5 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ereñoko Eleizalde auzoan izango dute helmuga